Hilaren 25ean –arratsaldekoak– eta 26an –goizekoak– izango dira ikasturte berriko lehen yoga saioak. Goizez eguaztenetan izango da (10:00-11:30), eta arratsaldez martitzen eta eguenetan (18:30-20:00). Hileko kuota izango da 25 edo 40 euro, saio kopuruaren arabera –bat edo bi, astean–. Klase solteak jasotzeko aukera ere badago. Izena emateko: 626 00 81 51.
Pilates
Pilatesen hilaren 21a baino lehen eman behar da izena, udaletxean. Goizeko –martitzen eta eguen, 09:30etik 10:30era– eta arratsaldeko –astelehen eta eguen, 19:00etatik 20:00etara– taldeak egongo dira kasu honetan ere, eta urteko kuota izango dira 120 euro. Urrian hasiko dira eskolak.
Feldenkrais-a
Diziplina horretan jarduteko aukera ere izango da. Mugimendua eta bakoitzarekiko atentzioa lantzen ditu metodo horrek: mugimendu eraginkor, atsegin, erraz eta osasuntsuagoak lortzen dira, eta erlaxazioa ere lantzen da. Astelehenetan izango da, 09:00etatik 10:00etara. Izena emateko, 620 60 19 59 –Ainhoa Garai–.