Udalaren webgunean ikusgai dago bide publikoen inbentarioa

Julen Iriondo 2018ko ira. 17a, 12:18

Lehen fasea izan da hau, eta Aramaioko 149 bide jaso ditu –150 kilometro–; datozen urteetan osatuko dute zerrenda. Webgunean dago ikusgai orain burututako lana.

Jon Ugartek 1997an egindako lana oinarritzat hartuz, Udalak eta Sendo enpresak herri bide garrantzitsuenen inbentarioa burutu dute. Hogei urtean, bideek hainbat aldaketa izan dituzte: berriak zabaldu, ibilbideak aldatu, obren eraginez desagertu...; inbentarioak orduan jasotakoa eguneratu du, beraz.

Horrekin batera, ortoargazkiak eta mapa digitalak erabiliz, bideak berriro marraztu dituzte; eta bide bakoitzari fitxa egin diote, datuokin: non dagoen, luzera, zabalera, zoru mota, jabetza, erabilera baldintzak...

Lehen zirriborroa egin ondoren, auzo alkateei eta interesa zuten herritarrei aurkeztu zieten inbentarioa, haien ekarpenak jasotzeko. Udalbatzaren behinbehineko onarpena jaso zuen, eta jendaurrean jarri zuten, baita helegiteetarako epea zabaldu ere. Zuzendu beharrekoak zuzenduta, ekainean onartu zuten behin betiko izaeraz.

Auzo sareko hamar bidek, 41 baserri bidek eta 98 baso bidek osatzen dute, gaur gaurkoz, inbentarioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak