Krisketa taldearen emanaldia, bihar, Sastiñan

Julen Iriondo 2018ko ira. 13a, 14:49

"Folk zale talde bat" bezala aurkezten dute gasteiztarrek euren burua; beste talde batzuetan ibilitakoak dira kide gehienak, eta oraingo proiektuarekin zeltiar folk dantzak eta abestiak jotzen dituzte, Galiziatik hasi, kantaurialdeko lurraldeetatik pasa, Bretainiara, eta Irlandaraino joanaz, Italiako dantzaren bat ere joz. 

 

Eurek sortutako abestiak ere jotzen dituzte tartean. Gaita, whistles, txirula, biolin, perkusio, gitarra, ukelele eta ahotsez sortutako doinuak dira Krisketakoek egiten dituztenak. 20:00etan da kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak