Aramaioarrak, ederki, Uribarriko sanestebanetan

Goiatz Arana Begiristain 2018ko abu. 1a, 15:00

San Esteban jaietan murgilduta igaro dute aramaioarrek asteburua eta, argazkiotan ikus daitekeenez, hasiera, gutxienez, ondo joan da. Barikuan izan zen hori: auzolanean motorrak berotu eta gero, kanpai-hotsekin eta etxafuegoekin murgildu ziren jai-giroan.

Auzo argazkia atera zuten segidan eta bapo afaldu ondoren, Manex Agirre, Peru Abarrategi eta Aitor Esteban bertsolariekin eta Arantzazu eta Manex Arriolabengoa musikarien konpainian. Primeran afaldu eta ederto pasa zuten! Biharamunean eta hurrengo egunean jarraipena izan zuten jaiek, ekintza gehiagorekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak