San Esteban jaiak izango dira Uribarrin asteburuan

Julen Iriondo 2018ko uzt. 27a, 11:10

Auzolanarekin hasi, eta kantu eta bertso afaria, umeentzako jolasak eta kontzertua izango dira, besteak beste.

Gaur –barikua– 16:00etan hasiko dira Uribarriko San Esteban jaiak; auzolana deitu dute ordu horretarako. 19:30ean, berriz, txupinazoa eta kanpai jotzea izango dira. 21:30ean, kantu eta bertso afaria egingo dute –aurretik, auzokoen argazkia aterako dute–: Manex Agirre eta Peru Abarrategi ariko dira bertsotan.

Bihar, 12:00etan, meza izango da, abesbatzak lagunduta; trikitilarien txanda izango da ondoren. 13:30ean, bolo txapelketa egingo dute, eta bazkalostean, 17:30ean, briska eta mus txapelketa.

Umeentzako zer eginik izango da aurtengo jaietan ere; horrela, jolasak edukiko dituzte, 18:00etan. 20:00etan, berriz, Maria eta Manexekin kontzertua, eta afaria ondoren –norberak eramandakoarekin–. Berbapasa eta diskoteka izango dira afalostean.

Domeka izango da jaietako azken eguna. 12:00etan, hildakoen aldeko meza egingo dute; eta 13:00etan emango diete jarraipena bezperan hasitako mus eta briska txapelketei; finalak izango dira orduan. Sariak banatu eta 14:30ean amaituko dira jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak