Araban , halako tokietan ezingo da surik egin:
- Edozein motatako landa eremuetan
- Baso publiko zein pribatuetan
- Parke Naturaletan
- Lurraldeko edo tokiko aisiarako parkeetan (barbakoa finko edo mugikorretan, Andramarin eta Marisekan horretarako prestatuta dauden tokietan izan ezik eta beti ere ez badira espresuki itxi)
- Errepideetako atseden guneetan
Sua egiteak 1.000 euroko isuna izan dezake, eta eragindako kalteak ere ordaindu beharko lituzke sortzaileak, kalteok baleude. Horrez gain, gaiaren inguruan Zigor Kodeak araututakoak ere aplikatu ahal izango zaizkie.