Herrian apurtutakoak, konponduta edo bidean

Julen Iriondo 2018ko uzt. 12a, 11:21

Udalak egin ditu gestioak aseguruekin; aurreko astean salatu zituen eskolan eta iturrietan sortutako kalteak.

Herriko jaiak pasatuta, aurreko egunetan "apurketa eta baldarkeria ugari" izan zirela jakinarazi zuen Udalak. Adibidez, sanmartinetako asteburuan eskolako kristalak apurtu zituzten. Horrez gain, Lorabarri Astean eskolako umeek egindako ikazkin txabola bi aldiz apurtu dute azkenaldian; lehenengoaren ostean konpondu egin zuten, baina berriz ere apurtu egin zuten.

Honekin batera, parkeko eta Ostetako iturria ere apurtuta agertu ziren: txorrotari kolpeka txikitu zituzten. Eta bestelakorik ere bai; Udalak salatu du eskola azpian sua egin dutela "behin baino gehiagotan".

Aramaioko Udalak herritarrei eskatu die horrelako zerbait ikusiz gero abisua emateko: "Denon ardura da herria zaindu eta mantentzea".

Ez da azkenaldian horrelako gauzak gertatzen diren aurreneko aldia. Udaberrian ere izan ziren, eta Udalak bilera ere egin zuen herriko gazte eta nerabeen gurasoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak