San Kristobal Eguna giro ederrean ospatzen

Mirari Altube Arrese 2018ko uztailaren 8a

Eguraldia lagun aramaioar asko elkartu dira San Kristobalen gaur, zaindariaren eguna ospatzeko. Meza-ostea trikitilariek eta bertsolariek girotu diete ermitaren inguruan batutakoei, eta ondoren, bolotan jardun dute batzuek.

Uribarriko auzotarrek antolatutako jaia oraindik ez da bukatu. Auzo bazkaria dute orain, eta arratsalde partean (17:00) ipuin kontaketa saioa eta trikitilariekin dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak