Dibertsioa, barreak, tranpak… denetarik egongo da, urtero legez, eta, ikusmin handia sortzen duen ekintza izan arren, gusturen arituko direnak parte hartzaileak izango dira, zalantza barik. Aramaioko Gazte Asanbladako Unai Etxenausia kideak adierazi duenez, eguna iritsi arte ez dute askorik aurreratu nahi jokoen gainean, parte-hartzaileentzat sorpresa izan dadin: "Betiko proba antzekoak izango dira, baina berrikuntzaren bat izango dugu aurten ere, urtero legez. Katxi-toldo jokoa seguru egingo dugula. Belarretan toldoa zabaldu, eta xaboia eta ura botata, irristatzen pasa beharko dute donuts formako puzgarriekin parte-hartzaileek alde batetik bestera, katxiak urarekin betez eta korrika bueltatuz… Ur gehien betetzen duenak irabaziko du, eta, kolpe batzuk egongo diren arren, barreak ez dira faltako…".
Parte-hartzea, ezinbestekoa
Iaz, zazpi taldek hartu zuten parte jokoetan, eta aurten ere halako parte-hartzea edo handiagoa izatea nahiko lukete antolatzaileek. "Eguraldiak ere zeresan handia izango du, baina, urtero moduan, zazpi edo zortzi talde izango direlakoan gaude. Eta hala komeni, jokoak galdu ez daitezen… Hala ere, izenematea egunean bertan egin beharko da". Azken proban, Gazte Asanbladako bandera hartu beharko da, talde irabazlea izateko