Udaletxean 82 lanpara eta fluoreszente aldatu dituzte eta San Martin eskolan, berriz, 360 fluoreszente berri ipini. Horrez gain, Oletako juntako etxeko argiak ere aldatu dituzte; zehazki, gurasoak umeekin egoten diren txokoan jarri dituzte LED argiak.
Egindako estimazioen arabera, kontsumo energetikoari dagokionez, urtean 25.500 kWh-ko aurrezpena lortuko dute. Horrek 4.438 euro aurreztea ekarriko du, gutxi gorabehera. Kopuru handienak eskolari dagozkionak dira, 18.212 kWh eta 3.162 euro; udaletxean, 4.871 kWh eta 845 euro; eta Oletan, azkenik, 2.555 kWh eta 443 euro. Aldaketa horietarako Aramaioko Udalak egindako inbertsioa, berriz, 5.853 eurokoa izan da.