Eta orain zer? da ikuskizunaren izenburua, baina Papargorrikoek ez dute hori baino zehaztasun askoz gehiago eman nahi izan, kultura etxera ikusi eta entzutera doazenei –19:00etan hasiko da– ezustekoa eman nahi diete eta: antzerki musikatu bat izango dela, hori bai, eta, abestiez gain, agertokiko atrezzoa, mozorroak, eta abar eurek prestatutakoak direla. Baita, adin tarteka banatu gabe, aurtengo saioa denek batera egingo dutela ere.
Ilusio handiz hartu dute abesbatzakoek aurtengo erronka, eta, horren erakusle, apirileko azken asteburuan Ozetako aterpetxean egon ziren denak emanaldia prestatzen.
Hiru saio garrantzitsuenetako bat da jaietakoa abesbatzarentzat, Gabonetakoarekin eta Arabako Haur Abesbatzen Egunekoarekin.