Arabako herriartekoaren bederatzigarren saioa, plater-tiroketan

Iker Oñate 2018ko eka. 23a, 18:54

Plater-tiroketen bueltako arabarrek herriartekoan dihardute murgildurik, buru-belarri. Gaur izan dute bederatzigarren saioa Aramaion –hamar dira, orotara–. Parte hartzaileak ez daude pozik lortutakoarekin.

"Leku zaila da plater-tiroketarako, angelu zabalekoa. Eta haizeak gorantz eroaten du platera. Gainera, hemengo makinak indarrez botatzen ditu platerak. Esan daiteke Arabako jardun leku zailenen artean dagoela", aitortu du Jose Ignacio Ullibarriaranak, Kurtzeta Gain tiro elkarteko kideak, saioa bukatu berri. Hain zuzen ere, herriartekoan hiru izan dituzte jardun lekuak: Amurrio, Okendo eta Aramaio artean banatzen dituzte txapelketako hamar saioak. Era berean, herrian bertan egingo dute azken tirada –uztailaren 7rako finkatu dute hitzordua–.

Gauzak horrela, Aramaiokoak ez dira horren baikor aurrera begira. Gaur-gaurkoz, zazpigarren postuan dira –hamar talde daude–. "Puntu askoko aldea dugu aurrekoekiko –Zalduendo–. Beraz, horiengana gerturatzea besterik ez zaigu geratzen", dio Enrique Ullibarriaranak, Kurtze Gaineko kideak.

Datorren zapatuan, herrikoa

Gauzak horrela, datorren asteko saiora begira jarriak dira aramaioarrak –San Martin tirada–. Izan ere, "saio berezia" da eurendako. "Gustura jarduten dugu herriko txapelketan. Ia hogei herritar biltzen gara. Polita da hori", azaldu dute Kurtze Gainekoek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak