Kadeteek erraz irabazi zuten euren partidua, 22-10. Gazte mailako partidua lehiatua izatekoa zen, baina lehen tantoak baino ez ziren halakoak izan; Aramaioko bikoteko atzelari Kintanari pilota bat sartu zitzaion eskuan, eta handik aurrera lanak izan zituen jokatzeko. Aurrean zuten bikotea bikote ona zen, gainera, baina eskuko arazo horregatik izan ez balitz lan handiagoa emango ziokeen Aramaiokoak.
Senior mailan, berriz, langintza zaila zuten aramaioarrek. 12. kartoian eman behar izan zuten amore. Pronostikoak bete eta Maeztuko aurrelariak erabaki zuen norgehiagoka. Frontoiaren berezitasunak aprobetxatuz eta sakearekin min handia eginez lortu zuten irabaztea etxekoek.