Kalejirarekin hasi eta euskal jolasekin bukatu dute San Martin Eskolakoek urte amaierako jaia

Xabi Gorostidi 2018ko eka. 2a, 20:58

Herriko Plazan egin dute hitzordua 11:00etan eta buruhandiekin batera kalejiran joan dira eskolarantz. Bertsotan irakurri dute pregoia, eta ostean hainbat tailer antolatu dituzte haurren gozamenerako. Etxetik ekarritako jakiekin egin dute bazkaria, eta euskal jaiekin esan diote agur gaurko egunari.

Goizean askotariko tailerrak izan dituzte haurrek aukeran: slackline tailerra –beheko parkean egin dena-, just dance eta karaokea, ametsa harrapatzailea egiteko eskulan tailerra eta pintxo chef tailerra ere.

Hainbeste jokorekin gosea sartu zaie denei, eta bazkaltzeko ordua iritsi da. "Bazkaria etxetik ekarritako gauzekin egin dugu. Dena denentzako zen, eta oso gauza goxoak jan ditugu. Guztira 90 eta 100 lagun artean batu gara. Amaieran gazta eta pastak sobratu dira, eta etxera nork eramango dituen erabakitzeko, galdera-erantzun joko bat asmatu dugu" azaldu du eskolako zuzendari den Eli Izagirrek.

Bazkaldutako energiak erretzeko euskal jokoekin amaitu dute eguna: oskol-batzea, sako lasterketak, giza probak eta soka tira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak