Gorbeialdeko emakumeen topaketa, barikuan

Julen Iriondo 2018ko mai. 29a, 11:41

Legutioko kultura etxean izango da. 16:30erako elkartu eta Volar filma ikusiko dute, eta solasaldia egingo dute emakume protagonistekin. Laia eskolaren aurkezpena egingo du, gero, Aldundiko ordezkari batek, eta emakumeen eta zahartzearen gainean hitzaldia izango da ondoren. Martxoaren 8ko bideoa ere ikusiko dute, 20:00 aldera. 

Garraio zerbitzua egongo da hiru egun lehenago izena emanez gero –945-43 01 67 edo berdintasuna@gorbeialdea.eus–. 3 eta 11 urte arteko umeentzat ludoteka ere izango da, 17:00etatik 20:00etara. 3 urtetik beherakoak heldu batekin geratu ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak