Musikarena izango da datorren astea Aramaion

Julen Iriondo 2018ko mai. 25a, 17:52

Trakamatraka.

Astelehenean hasi eta domekara bitartean egunero izango dira saioak, herriko musikari eta taldeenak bai, baita kanpotik etorritakoenak ere. Musika klasikoarekin batera, bestelakoak ere izango dira, elektronikoa edo bossa nova, esate baterako.

Duo Neubeu bikoaren piano –Iker Amuriza– eta klarinete –Alejandro Quintano– kontzertuarekin hasiko da Musika Astea. Quintano musika irakaslea da eta hainbat talde, orkestra eta bandatan jo du eta jotzen du; Amuriza, bestalde, hainbat sari irabazitakoa da. Bikoak bost urte daramatza elkarrekin, eta musika barrokotik gaur egunekora arteko errepertorioa du.

Martitzenean Alaiak jubilatuen elkartearen kantu tailerrekoek saioa egingo dute aurrena eguneko zentroan eta ondoren SastiÒan, herritarrekin kantu-jiran ateratzeko gero. Trakamatraka saio didaktikoaren txanda izango da hurrengo egunean: hainbat objektu berrerabiliz sortutako instrumentuekin tailerra eta kontzertua izango dira.

Hileko azken egunerako programatu dute, bestalde, herriko musika ikasleen emanaldia. Txistu eta alboka ikasleek kalejira egingo dute herrian, eta SastiÒan piano eta gitarra ikasleen saioa izango da gero. Askotariko doinuak joko dituzte.

Bossa nova doinuak entzuteko aukera ere izango da aurtengo Musika Astean, SÛ DanÁo BalanÁo taldearen eskutik. Jose Barrio gitarra jolearen taldea da, eta taldeko kide denak kontserbatorioko irakasleak dira, kalitate handiko musikariak. Eta Brasilgo doinuekin batera, musika elektronikoa ere bai, Loreak, Galiano eta Pizky taldearekin; house musikari esker, gazteak erakarri nahi dituzte Musika Astera.

Egitaraua ixteko, bi ikus-entzunezko: zapatuan bertan Once izeneko filma egongo da ikusgai Ikusiz gozatu ekimenarekin ere bat eginaz; domeka iluntzean, berriz, musikarekin lotutako Corazones rebeldes dokumentala ikusteko aukera egongo da. Kantari talde baten eta aurrean duten erronkaren gaineko dokumentala da; zahartzea da erronka hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak