Ibilbide menditsua izango du etapak, eta Aramaioko errepideetan izango dira kilometrorik erabakigarrienak. Honako hau izango da ibilbidea: Aretxabaleta-Arrasate (birritan), Oñati, Arrasate (saihesbidetik Mugarriko biribilguneraino), Garagartza, Gesalibar, Aramaio (Etxaguen, Arriola, Arexola, Barajuen, Zabola, Untzilla), Aretxabaleta, Eskoriatza, Legutio, Aramaio, Arrasate, Aretxabaleta.
Etapa 15:30ean hasiko da Aretxabaletan eta 18:45 aldera amaituko da bertan. Eta hauxe izango da Aramaioko ordutegia, gutxi-gorabehera:
- 16:56 Iturri-zuritik sartu // Arragako bidegurutzea // Gantzagako bidegurutzea
- 17:02 Etxaguengo bidegurutzea // Arriola
- 17:03 Aixola-Arrixola bidegurutzea
- 17:04 Aixola
- 17:05 Uribarri
- 17:07 Irubireta
- 17:08 Induspeko bidegurutzea
- 17:09 Zabolarako bidegurutzea
- 17:17 Untzila // Aretxabaleta
- 18:14 Kurtzeta
- 18:30 Aramaioko saihesbidetik
Hori kontuan hartuta, eta denbora tarte horretan, errepide batzuk itxi egingo dituzte Aramaion. Dena den, bidegurutzeetan boluntarioak egongo dira, une bakoitzeko informazioa eman eta bidea moztu edo irekitzeko.