Aramaioko pilotariak, faboritoari ere irabazteko itxaropenez

Julen Iriondo 2018ko mai. 18a, 10:29

Lehen jardunaldiko norgehiagoketako bat.

Herriartekoaren bigarren jardunaldia izango dute bihar Gasteizen kontra, Laudiori 2-1 irabazi eta gero.

Puntuak batzen jarraitzeko asmoz, berriz ere etxean jokatuko dute aramaioarrek, Herriarteko txapelketaren bigarren jardunaldian. Aurrenekoan, kadete eta senior mailako partiduak irabazi zituzten Laudioren kontra, eta gazteena galdu. Txapelketa irabazteko faboritoetakoa den Gasteizen kontrakoa bihar, zapatua, 10:30ean hasiko da. Kadete eta gazte mailetakoak irabazteko modukoak ikusten dituzte aramaioarrek.

Lagun arteko topaketak

Domekan, berriz, Gorbeialdeko lagun arteko topaketen bigarren jardunaldia jokatuko da Aramaioko frontoian. Etxekoekin batera, Murgiako, Zigoitiko, Legutioko eta Urkabustaizko pilotariak ariko dira, eskuz binakako partiduetan, hastapen eta kadete kategorien artekoak. Pala partiduak ere izango dira.

Julen Olaizola txapeldun

Julen Olaizolak irabazi egin du Legutioko txapelketa, bertako pilotari Koldo Riorekin batera, 22-13, Lakuako bikotearen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak