Aramaiok lehen puntua irabazi du Herriartekoan Laudiori 2-1 irabazi ostean

Mireia Bikuña 2018ko maiatzaren 13a

Kadete eta senior mailetako partiduak irabazita, abantaila hartu du Laudioren kontrako lehian. Lehen fasea ligaxka modura jokatzen dihardute. Hurrengo jardunaldian Gasteiz izango dute kontrario, Aramaioko pilotalekuan berriro ere.

Kadete mailako partiduan 22-18 irabazi zuten Julen eta Axier aramaioarrek. Gazte mailan, Laudioko bikotea izan zen hobea, eta 5-22 irabazi zuten Herrarte/Kintanaren kontra. Hortaz, senior mailako lehian zehaztu zen zein taldek irabaziko zuen lehen puntua. Ander eta Ibon aramaioarrak izan ziren hobeak puntura erabakigarrietan. 22-15 menderatu zuten Axier/Aitor bikotea.

Ligaxka modura

Arabako zortzi taldek dihardute Herri Artekoan buru-belarri. Lauko bi taldetan banatuta daude, eta ligaxka modura jokatuko dituzte hiru jardunaldi. Horrek zehaztuko du, beste multzoko zein talderen kontra jokatuko dute finalerdia.

Hurrengo aste bukaeran jokatuko dute bigarren jardunaldia, berriro ere, Aramaioko pilotalekuan. Gasteiz izango dute aurkari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak