Azken horiek izango dira Aramaiokoen lehen kontrarioak, 16:30ean, herriko pilotalekuan. Markel Arriolabengoa eta Julen Olaizola kadeteetan, Axier del Campo eta Aimar Kintana gazteetan eta Ander Axpe eta Ibon Ruiz de Alda seniorretan ariko dira etxekoen partetik. Gazte mailako neurketa zaila izango da, Yuste eta Barbara laudioarrek bikote indartsua osatzen dute eta; baina beste bi partiduetan badira irabazteko aukerak.
Txapelketaren lehen fasean erabakiko den bakarra da beste multzoko zein herriren kontra jokatuko duten gero kanporaketa. Klubeko kideek badute esperantza aurtengo txapelketan aurreko urteetan baino lan txukunagoa egiteko.