Udaletxeko balkoitik estelada kentzeko agindua jaso du Aramaioko Udalak

Julen Iriondo 2018ko mai. 10a, 15:48

Espainiako Gobernuaren Arabako ordezkariordetzak estelada kentzeko agindu dio Udalari. Arrazoia, "konstituzio espainiarraren arabera administrazio publikoek izan behar duten objektibotasun eta neutraltasun printzipioa" urratzen duela. Aginduarekin ados egon ez arren, Udalak kendu egin du bandera.

Honen aurrean, hau da Udal Gobernuaren hausnarketa: “Estelada kendu dugu ikusita beste udaletan agindu honek izan duen ibilbidea. Isunak egon dira gai honekin erlazionatuta, eta erreklamazioek ez dute ezertarako balio izan. Guk ere sinisten dugu administrazioetan neutraltasuna eta objektibotasuna egon behar dela, baina legeak aplikatzerako orduan, hau da, legearen aplikazioa berdina izan behar da guztiontzat, eta ideologia ezberdinetako jendea neutraltasunez atenditu behar du administrazioak. Baina hauteskundeak irabazitako partidu, talde edo koalizio batek duen jarduteko moduetan ez luke eragin beharko. Gobernu espainiarraren ildotik aldentzen den dena penalizatzea ez da ez objektiboa ez neutrala. Alperrikako borroketan ez gara sartuko, justiziak horrelako gauzetan Gobernu espainarraren irakurketa berdinak egiten dituelako, baina Aramaioko Udal Gobernuak, herritar gehienek bezala, Kataluniari elkartasuna eta babesa ematen jarraituko du, nahiz etaestelada udaletxeko balkoitik kentzera behartu gaituzten.”

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak