Gorbeialdeko bertso eskolen topaketa, barikuan

Julen Iriondo 2018ko maiatzaren 8a

Kultura etxean izango da, 18:00etan. Dozena erdi bat bertso eskolatako 100 lagun inguru elkartuko dira, bat-batean zein aurrez prestatutako bertsoekin jarduteko. Biharamunean, Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala izango da, Legution: Aitor Ugarte eta Martin Abarrategi aramaioarrak izango dira lehian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak