2018/05/25 18:30

Arrasate Musikalen gala lirikoa

Aramaioko Kultura etxea, Aramaio

Kontzertu lirikoa eskainiko du Arrasate Musikalek Aramaioko kultura etxean. 18:30ean hasiko den kontzertua Arrasate Musikaleko kantu eskolako irakasle Tere Gonzalezek gidatuko du. Emanaldian parte hartuko dute Marta Izagirrek eta Eduardo Artzamendik ere, pianoarekin, ikasleei lagun eginaz. Doan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak