Uztailaren 4tik 20ra izango dira aurten udalekuak, eta maiatzaren 25a baino lehen eman behar da izena bertan begirale lanak egiteko. 09:30etik 13:30erako tartean jarduteko izango da, aipatutako egunetan, eta udalekuen prestaketa lanean ere jardungo dute begiraleek. Izena emateko ezinbestekoa da 17 urtetik gora izatea, eta baloratuko dira: begirale titulua edo Irakasle ikasketak; EGA; umeekin esperientzia; Aramaiokoa izatea. Soldata 310 euro izango da. Begiraleek formakuntza berezia jasoko dute ekainaren 9an. Interesa dutenentzat: 945-44 53 74; Ana Muñoa, arratsaldez, ludotekan. Udalekuetan parte hartu nahi duten haurrek, berriz, maiatzaren 18ra arte dute izena emateko –eskaera orria eta bankuko agiria ludotekara eramanda–. 60 euro kostako da familiako lehen umearentzat, 40 bigarrenarentzat eta 30 hirugarrenarentzat. 10:00etatik 13:00etara izango da udalekua –auzoetatik autobusa egongo da–.