Gure Esku Dagoren mahaia, giza katerako izena emateko

Julen Iriondo 2018ko api. 27a, 13:47

Barikuro jarriko dute herriko Gure Esku Dagoko lantaldekoek mahaia, ekainaren 10eko giza katerako izena emateko. 19:30etik 20:30era okindegi aurrean egongo dira.

Gainera, Lorabarri Asteko azokan –maiatzaren 12an– ere jarriko dute, eta, ziurrenik, maiatzaren 25ean Eguzkierripa rock jaialdian ere bai, gauez – Internetez ere eman daiteke–. Ekaineko giza katean Gopegira joatea dagokie aramaioarrei, bertan kilometro bat osatzeko. 250 lagun behar dira horretarako. Asmoa da Aramaiotik autobusean joatea Gopegira; bi txartel mota egongo dira: egun erdikoa, Gopegira joan, giza katean parte hartu eta buelta –7 euro– ; eta egun osokoa, Gasteizko jaialdira joanda –10 euro–. Bestetik, Herritarren Itunerako erabakitzearen aldeko arrazoiak gureeskudagoaramaio@gmail.com helbidera bidal daitezke

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak