Inguruko zenbait herritako 20 bat marrazkilari aritu dira gaur goizean Aramaion, 'Sketchcrawl' marrazketa maratoian parte hartzen. Urtean halako lau deialdi egiten dituzte herri ezberdinetan, eta Pili Azkarate parte-hartzaileetako batek adierazi duenez, deialdiak "guztiz libreak" dira. "Polita da jende berria ezagutzea eta ikustea jendeak zer marrazten duen, ze material erabiltzen duen eta abar", dio. Azkenik, argitu nahi izan dute "Aramaioko udalak oso harrera ona egin zigula eta eskerrak eman behar dizkiogula". Euren webgunean daude argazki gehiago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.