'Sketchcrawl' marrazketa maratoia, zapatuan Aramaion

Julen Iriondo 2018ko api. 18a, 15:26

Toki batean bildu eta marraztu. Horixe da sketchcrawl-a eta hori egingo dute zapatu goizean Aramaion. Edonork parte hartu dezake. Mundu mailako 59. sketchcrawl deialdiko hitzorduetako bat da Aramaiokoa. Egun berean hainbat lekutan egiten dira halako marrazketa maratoiak, eta marrazkiak sarean partekatzen dituzte gero.

Hau da zapaturako egitaraua:
10:30. Elkartzea Vicente Goikoetxea plazan (Udaletxea)
12:30. Aperitiboa Nardeaga kalean 
14:30. Bazkaria (norberak ekarritakoa) Andra Mari ermitan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak