Alvaro Carral eta Karla Kortazar lokatz artean irabazle

Txomin Madina Milikua 2018ko mar. 25a, 18:29
Alvaro Carral, Aramaioko zirkuituan.

Mendiko bizikletako Aramaioko Opena Azkoaga eta Barajuen auzoetara itzuli da hamaikagarren edizioan. Elite mailan, hirugarren postuan sailkatu da Ander Bengoa aramaioarra.

Proban parte hartu duten 130 txirrindulariez gain, lokatza izan da gaur protagonista mendiko bizikletako Aramaioko Openean. Azken egunetako eta orduetako eurijasek izan dute eraginik zirkuitoaren egoeran, eta baita lasterketaren iraupenean ere. Horixe azaldu du probaren antolatzaile Martin Arriolabengoak: "Itzuli bat kentzekotan egon gara, baina azkenean ez dugu egin, eta horrek luzatu egin du lasterketa. Elite mailako irabazleak normalean laurogeita hamar minutu behar izaten ditu egin beharrekoak egiteko, eta gaur dezente gehiago egin ditu"

Carral eta Kortazar trebeenak

Batez ere Barajuen auzo inguruan izan da zirkuitua, eta parte-hartzaileek, mailaren arabera, itzuli gehiago edo gutxiago egin behar izan dizkiote. Gizonezkoen elite mailan, Alvaro Carral izan da bost itzuliak osatzen lehena. "Lokatza asko gustatzen zaigu. Hasieran hotzak nengoen, eta kostatu zait berotan sartzea. Apurka baina, lortu dut lasterketaren burura heltzea, eta azken itzulirako indarrak gordeta neuzkan", adierazi du kantabriarrak. Jose Antonio Diez izan da bigarrena gionezkoen elite mailan, eta Ander Bengoa aramaioarra hirugarrena. "Ez nuen espero, eta pozik nago. Lokatza asko zegoen, lasterketa luzatu egin da eta hori aldeko izan dut", esan du Bengoak lasterketa amaitutakoan. Argider Isasti oñatiarra hamaikagarrena izan da.

Emakumezkoen elite mailan, Karla Kortazar igo da podiumeko lehenengo postura. "Emakume gutxi geunden, baina hala eta guztiz ere nahiko ondo egin dut lasterketa. Sentsazioak ez dira oso onak izan, nahiz eta pixkanaka joango naizen hobetzen. Lokatza asko zegoenez, apur bat desesperagarria izan da, baina nire asmoa gozatzea zen, eta uste dut lortu dudala", adierazi du irabazleak.

Euskadiko Openeko bigarren proba izan da Aramaiokoa, eta gaurkoaren ostean, sailkapen orokorrean buru izaten jarraitzen dute Alvaro Carralek eta Karla Kortazarrek.

Sailkapena

Gizonezkoen elite maila

1- Alvaro Carral

2- Jose Antonio Diez

3- Ander Bengoa

Emakumezkoen elite maila

1- Karla Kortazar

2- Andrea Rueda

23 urtez azpikoak

1- Javier Larrayoz

2- Aitor Izkue

3- Ibai Arco

Gizonezko kadeteak

1- Mikel Bereiza

2- Xabier txintxurreta

3- Gexan Albisu

Emakumezko kadeteak

1- Nahia Polo

2- Xana Ruiz

3- Elena Barcenilla

Master 40

1- Urko Munduate

2- Alberto Gomez

3- Iker Irastorza

Master 30

1- Iker Arruabarrena

2- Iker Avellanal

3- Alex Alonso

Juniorrak

 

1- Miguel Sanchez

2- Ekain Zallo

3- Daniel Ayucar

 

 

Erlazionatuak

Mendiko bizikletako Aramaioko Opena, iruditan

Txomin Madina Milikua 2018 mar 25 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak