Liburu irakurketa sustatzeko egitasmoa abiatu du Udalak

Eneko Azurmendi 2018ko mar. 23a, 10:33

Martitzenean eman zion hasiera liburu gomendatuen atalari. Hilero hainbat liburu aholkatuko ditu Udalak, Olga Jauregi Aramaioko liburutegiko arduradunaren gomendioak jaso ostean.

Helburua da liburu gomendagarrien zerrenda osatzea, adinaren arabera sailkatuta – haurrak, gazteak eta helduak– eta argitaratu berri diren liburuak kontuan izanda. Hauek dira martxoko gomendioak: haurrentzat, batetik Ximunen baratzea –album Irudidunak egiteko Nazioarteko X. Compostela Saria irabazi du– eta bestetik, Udaberriko jolasak bildumaren barruan dauden hiru liburu: Gaztaina azpian, Piku azpian eta Intxaur azpian. Gazteentzat, berriz, Jasone Osororen Eskularru beltzak, lau liburukiz osatutako bilduma. Azkenik, helduentzat, bi proposamen: Vanessa Montforten Mujeres que compran flores, adiskidetasuna ardatz duen istorio dibertigarria, eta Alberto Ladronen Jainkoen zigorra nobela beltza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak