395 euroko prezioa du bidaiak pertsona bakoitzeko, eta martxoaren 22a baino lehen egin beharko da ordainketa. Epeka ordaintzeko aukera ere egongo da: 100 euro martxoaren 22a baino lehen; 150 euro apirilaren 19a baino lehen; eta 145 euro maiatzaren 10a baino lehen. Bestalde, 125 euroko gehigarri indibiduala hartzeko aukera ere egongo da, eta hori apirilaren 19a baino lehen ordaindu beharko da. Gehienez, 55 pertsonarendako lekua dago.