Aiaraldeko Alfreedon taldeak gertatutako bertso sortarekin hasi zuten saioa, Alfreedo eta Julen gaitzat hartuta. Eta ondoren, Gaseizko Bapateroak –Aroa Arrizubieta, Unai Anda, Maddalen Arrausi, Xabier Antia eta Mikel Martin– eta Aramaixoko Ibabeko Bertaren bilobak izan ziren nor baino nor gehiago.
Talde bakoitzak agurra bota ostean, bertsolariek hainbat ariketa egin behar izan zituzten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Entzuleen gozamenerako, umorea nagusi izan zen saio osoan zehar.
Hurrengo zapatuan, martxoaren 3an, azken finalaurrekoa jokatuko da, Aramaion. Hor erabakiko da zein izango den martxoaren 17ko finalean, Gasteizen, egongo den hirugarren taldea; hain zuzen, aramaioarren aurretik Arabar Errioxako taldea sailkatu zen.