"Jolasak, txangoak, eta bertsolarien bisitak izango dituzte hiru egunetako egonaldi hauetan, eta, noski, euskaraz eta hizkuntza protagonista izanik lagun berriak egiteko aukera paregabea ere bai. Aurreko urteetako esperientzia kontuan hartuta 100 haur baino gehiagok parte hartzea espero dugu", diote Arabako Bertsozale Elkartetik –hiru txanda izango dira–. 45 euro kostatzen da izen-ematea, eta udaletxean egin daiteke, edo bertara telefonoz deituta.