'Zirko mundiala' irudikatuko dute bihar eskolako neska-mutikoek

Julen Iriondo 2018ko ots. 12a, 09:55

Gela bakoitzak zirkoko pertsonaia bat izango du mozorro moduan: pailazoak, fakirrak, aztiak, malabaristak, orkesta, mimoak... Desfilea egingo dute 14:00etan eskolatik plazara. Eguraldiak laguntzen ez badu, frontoira egingo dute desfilea, eta bertan ondorengo ikuskizuna.

Aurtengo gaia Aramaixoko zirko mundiala! izango da eskolako Inauterietan. Eguraldi ona bada, arratsaldean, 14:00 inguruan, desfilea egingo dute eskolatik herriko plazaraino. Bertan, Sastinaren kanpoko espazioan banan-banan, zirkoko pertsonaia guztiek egingo dute aktuazioa. Bukaeran, denok batera dantza bat egingo dute. Ondoren, berriz ere desfilean eskolaraino joango dira. Eskolan, 15:30ean, gutxi gorabehera, sukaldariak prestatuko duen txokolatea eta bizkotxoak banatuko dituzte irakasleek.
 
Eguraldia txarra bada desfilea frontoiraino izango da. Eta, bertan, aktuazio guztiak, banan-banan, egingo dira, denek batera egingo duten dantzarekin bukatuz. Frontoitik eskolaraino txokolatea hartzera joango dira aurtengo Inauterien jaiarekin bukatzeko.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak