20:30 hasi zen afari formatuan, Marixeka Elkartean egin zen saioa. Aramaioko taldea zen antolatzailea eta Aramaioko kantuzaleak taldeak bertso sorta idatzia abestu zuen. "Oso ondo joan zen atzokoa. Guk saio txukuna egin genuen eta afarian oso giro ederra egon zen", dio atzokoaz galdetuta Xabi Igoa bertsolariak. Atzo finalaurrekora sailkatuta, hurrengo zita otsailaren 24an izango dute aramaioarrek, Amurrion.
Helburua herrian eragitea
Kuadrillartekoak Arabako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi du. Urtarrilaren 19an abiatu zen eta martxoaren 17an bukatuko da, Gasteizko Landatxon.