Zenbait lan egin dituzte herritarren eskariak jarraituz

Julen Iriondo 2018ko urtarrilaren 26a

Ezgaituek aparkatzeko leku berria margotu, pibote bat gehiago jarri eta biribilguneko lurzorua konpondu dute.

Herriko plazatik Ibargoiara doan tartean ezgaituendako leku berria margotu dute, "herritar bat kexu zelako, eta jendeak gaizki aparkatzen duenez askotan ezin zuelako bere ezintasunarekin zegokion lekuan aparkatu", Udalak jakinarazi duenez.

Biribilgunean, Pedro Inazio Barrutia eta Nardeaga kaleek bat egiten duten lekuan harlauzak konpondu dituzte eta arketa igo dute: "Zirkulazio handia izaten da, kamio pisutsuak barne, eta noizean behin konponketa hauek egin behar izaten dira".

Biribilgune bertatik Pedro Inazio Barrutia kalera joateko hasieran, berriz, plastikozko pibote bat jarri dute eskumako aldean: "Oinezkoak ibiltzen direlako eta kotxe asko azkarregi eta ia paretara itsatsita pasatzen direlako. Susto batzuk egon dira, eta oinezkoen segurtasuna bermatzen ahalegintzeko jarri dugu pibotea. Hala ere, gogoratu, harlauza dagoen lekuetan, biribilgunean, plazan eta Nardeagako zati batean, oinezkoek dutela lehentasuna eta kotxeak poliki eta kontuz ibili behar direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak