Bi kasuetan, lagun artean bapo afaldu eta gero izan ziren saioak, 35-40 lagun aretoetan zirela. Halakoetan ohi den bezala, umoreak leku nabarmena izan zuen saioetan, eta bertsolariek musika instrumentuen laguntza ere izan zuten zenbait ariketatan, eta antzezpenerako euren doaiak ere erakutsi zituzten.
Eta dena batuta, bai etxeko saioan eta bai Ataurikoan, bietan aramaioarrak nagusi. [Informazio gehiago, hemen]
