Zubietarako bidea, asfaltatuta

Eneko Azurmendi 2018ko urtarrilaren 18a

Argazkiak: Aramaioko Udala.

Bukatu dituzte Zubieta auzora igotzeko bidea asfaltatzeko lanak. Deialdia abuztuan argitaratu zuten, eta, dagokion esleipena egin ondoren, Firmes Alaveses enpresak egin ditu lanok. Ordaindu beharrekoa 63.829,92 euro izan da –BEZa barne–.

Bestalde, Altzaga auzorako errepidea asfaltatzeko ere aprobetxatu dituzte lanok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak