Denbora gutxi darama trinketean jokatzen Alai Lomanak. Hala ere, txapelketa irabazteko faboritoetako bat zen Markel Aranbarriri irabazi zion finalaurrekoan. "Oso txapelketa ona egin du. Erakutsi du maila ona daukala eta finala lehiatua izango da", azaldu du del Campok. Eskuak minduta izan ditu aramaioarrak, baina finalerako errekuperatuko dela uste du. "Ez dago aitzakiarik. Motibatuta nago, eta ea urteari amaiera ona ematen diodan hirugarren txapela irabazita", azpimarratu du.