Herritar batzuk aditzera eman dutenez, herrian argindar enpresa ezezagun bateko ordezkari bat dabil eta eskaintza berria egiten ari da. Itxuraz, oraingoarekin alderatuta "oso ona" den eskaintza egiten du. Honen aurrean, herritar batzuk udaletxera joan dira honetaz galdezka eta Udalak dagozkion egiaztapenak egin ondoren, ikusi du "eskaintza faltsua" dela eta atzean iruzurra egon daitekeela. Beraz, norbaitek eskaintza jasotzen badu, benetan egia dela egiaztatzeko gomendioa egin du Udalak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.