Gai-jartzaile lanak Peru Abarrategi bertsolari gazteak egingo ditu. "Kartel polita osatu dugu. Eliteko hiru bertsolari etorriko dira eta niretzat ohore bat izango da horiekin oholtza partekatzea. Ea aretoa betetzen dugun eta saio polit bat ateratzen zaigun", azaldu du Xabi Igoak.