Samsic enpresa arduratuko da eraikin publikoen garbiketaz

Eneko Azurmendi 2017ko abenduaren 12a

Udalarekin sinatu berri duen kontratuaren arabera, datorren urtarrilaren 1etik aurrera hasiko da enpresa garbiketa lanak egiten. Baldintzen plegua uda aurretik publikatu zen eta enpresa bakarra aurkeztu zen. Bi urterako kontratua sinatu da eta beste bi urtez luzatzeko aukera dago.

Ikusita eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontratua formalizatu da. Urtean 62.070 € kostua du zerbitzu honek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak