'Irri Par Txou' antzezlana, Euskal Ginkanaren sari banaketa girotzeko

Eneko Azurmendi 2017ko abe. 5a, 16:38

Dagoeneko bukatutzat eman da Euskal Ginkana eta jakina da sarituak zeintzuk diren. Abenduaren 16an –zapatua– egingo dute sari banaketa, kultura etxean, 19:30ean. Sari banaketaren ostean, Irri Par Txou umorezko antzezlana eskainiko dute Jose Cruz Gurrutxaga eta Ion Martinez Txiki aktoreek.

Sarituei dagokienez, ondorengoak izan dira:

Umeen kategorian:

  • Puntu berdinketa egon da lau pertsonen artean. Hori dela eta, zozketa egin da eta irabazle nagusia Edurne Ormaetxea da. Berak eskuratuko ditu Hontza Extrem parkera joateko bost sarrera.
  • Leire Arrizabalagak 30 euroko bonua eskuratuko du.
  • Parte-hartzailearen saria Ikebe Jauregik irabazi du, zozketa egin ondoren.

Helduen kategorian:

  • Bittor Kortabarriak irabazi du sari nagusia, bi pertsonentzako afaria.
  • Produktuen otarra, berriz, Iban Herrarte eta Aitor Aranak eskuratu dute.
  • Parte-hartzailearen saria Pili Beitiak irabazi du.

Udalak zoriondu egin ditu parte-hartzaile guztiak eta eskerrak eman dizkie parte hartzeagatik. Ginkanako erantzun zuzen guztiak hemen daude ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak