Ainhoa Juaniz aktoreak arriskatzea gogoko du, eta argi dago Nik egin beharko & ko ez dela antzezlan arrunt bat. Juaniz, Pantxika Lamur pailazoaren azalean sartzen denean, zer gertatuko den jakitea ia ezinezkoa da.
Clowna, umorea, antzerkia, zirkua... Pantxika Lamurrek bizkor lortu du aramaioarren arreta bereganatzea eta bere burua neskazaharren erreginatzat duen pailazoarekin une ederrak pasa dituzte. Ikusle batzuk gainera oholtzara igo zituen Lamurrek, jendearen barre algarak areagotuz.