'Pantxika Lamur' antzezlana eskainiko du Zirika Zirkus konpainiak kultura etxean

Eneko Azurmendi 2017ko aza. 16a, 12:23

Pantxikaren irudi bat. Argazkia: Zirika Zirkus.

Azaroaren 25ean Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako aldarrikapena egiteko helburuarekin, hainbat ekintza egingo dira Aramaion. Antzezlanaz gain, autodefentsa tailerrak egingo dituzte asteburu honetan, eta egunean bertan, elkarretaratzea.

Lehenengoa bihar, egubakoitza, izango da. Hain zuzen ere, Zirika Zirkus konpainiak Pantxika Lamur umorezko antzezlana eskainiko du kultura etxean, 21:00etan.

Bestalde, zapatuan eta domekan, autodefentsa tailerrak egongo dira kiroldegiko gimnasioan, 16:00etatik 20:00etara, Gorbeialdeko Kuadrillak antolatuta. Horrekin lotuta, Kuadrillak jakinarazi du haurtzaindegi zerbitzua egongo dela, baina aurrez eman behar dela izena horretarako, berdintasuna@gorbeialdea.eus helbidera mezu bat idatzita. Hogei pertsonarendako lekua zegoen, eta dagoeneko ez da lekurik gelditzen. Gainera, adin-tarte ezberdinetako emakumeek eman dute izena.

Azkenik, azaroaren 25ean elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, 13:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak