Aurrez, kalejira ziren egitekoak, baina eguraldi txarrak baldintzatuta, bertan behera utzi zuten. Alabaina, udaletxeko arkupetan trikiti doinuak entzun ahal izan ziren 19:30etik 20:30era bitartean eta ondoren errifen zozketa egin zuten. Hau bukatzean, plazatik Añai taberna ingurura arte egin zuten kalejira, eta gero trikiti eskolako ikasleek erromeria girotua eskaini zuten.