Eguraldi tristeari aurpegi alaiarekin erantzun dio San Martin eskolak

Eneko Azurmendi 2017ko azaroaren 11

San Martin bezperako jaia ospatu zuten atzo, egubakoitza, San Martin eskolako ikasle, irakasle zein gurasoek. Bertsoak, abestiak, dantzak eta abar izan ziren eskolako arkupetan, gaztainak erretzen zebiltzan bitartean. Bukaeran, guztiek jan zituzten danbolinean erretako gaztainak. "Eguraldiak lagundu ez arren, primerako giroa sortu da, ederto pasatu dugu", azaldu du Aizpea Ajuriagerrak, gurasoen elkarteko kideak. Argazkiak ere Aizpea Ajuriagerrak bidali dizkigu GOIENAra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak