Kimuen B mailan, Aner de la Torre eta Julen Fernandez aramaioarrak Garrido-Adur bikotearen aurka ariko dira eta Mikel Axpe eta Julen Olaizola, berriz, Diaz de Gereñu-Altube bikotearen aurka, kadeteen A mailan.
Zapatuan, 17:00etan hasiko dira partiduak eta Danel Herrarte eta Xabi Errasti aramaioarrek Arruiz-Barbero bikotearen aurka jokatuko dute, infantilen B mailan.
Azkenik, domekako partiduak 10:00etan hasiko dituzte eta Markel Arriolabengoak eta Mikel Sanzek Ugalde-Letonaren aurka jokatuko dute, kadeteen B mailan.