Onarpen honen ostean, publikoaren esku jarriko dira, nahi duenak udaletxean izango ditu kontsultatzeko eta alegazioak egiteko epea emango da. Alegazioak egongo balira, Ingurumen-Mendiak batzordeak aztertu eta erantzungo lituzke eta alegaziorik ez balego, udal bide gisa onartuak izango dira aurkeztutakoak eta erregistroan jasoko dira.
Prozesu honen ondoren, beste fase batzuetan ahalik eta udal bide gehien jasotzen eta erregistratzen jarraituko du Udalak.