Euskararen Jarraipen Batzordeak erabaki du euskararen erabilera bultzatzeko kanpainaren beharra zegoela. Talde argazki handi batekin abiarazi zuten atzo, esan moduan, Gure artien euskaraz kanpaina.
Helburu horrekin, erabilera bultzatzeko helburuarekin, alegia, ipini dute martxan Aramaion Gure artien euskaraz! kanpaina. Atzo, egubakoitza, egin zuten horren aurkezpena, herriko ordezkaritza zabalarekin. Txirritola euskara elkartea eta Udala dira ekimenaren bultzatzaileak, baina tabernariek, merkatariek, eta herriko kultur eta kirol elkarteek ere bat egin dute horrekin.
Euskararen Jarraipen Batzordeak erabaki du euskararen erabilera bultzatzeko kanpainaren beharra zegoela. Talde argazki handi batekin abiarazi zuten atzo, esan moduan, Gure artien euskaraz kanpaina.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.