Azken urteetan sortu den Euskararen Jarraipen Batzordean erabaki zen euskararen erabilera sustatzeko kanpaina bat egin beharra zegoela. Hori dela eta, Txirritola euskara elkarteak eta Udalak lan hau hartu dute beraien gain eta bihar, egubakoitza, aurkeztuko dute talde argazki baten bitartez, 19:00etan plazan.
Honako testu honekin eman dute kanpainaren berri:
Euskerie ez da galduko euskeraz ez dakixienak ez dauelako itxen, baine bai dakigunok ez doguleko itxen…
Gu euskaldunek gare ta euskeraz badakigu ta euskerie gure egunerokotasunien ibiltzeko konpromezue hartzen/berresten dou!
Bat itxen badozu gure kanpainiaz jarri logue zure perfilien, zabaldu,…! Danon ardurie da euskerien ekosistemie bizirik ta sano mantentzie!
Kanpaina aurkezpen argazkixe: urriak 20, 19:00tan plazan. Animau!
Kanpainarekin bat egiteko modu desberdinak daude, gainera. Besteak beste, whatsapetik ere zabaldu da aipatutako mezua eta bat eginez gero, irudi hau profileko irudi moduan erabiltzera gonbidatu dituzte herritarrak kanpainaren sustatzaileek.